Hauek bezalako galderei erantzuten saiatzen gara kabinete honetan lan egiten hasi ginenetik. Gure helburua pertsona eta bere inguruari egokitzea da. Horrela ondo ulertu, landu, sakondu, bere bizi-kalitatea hobetzea eta errehabilitazioa erraztea lortu nahi dugu.
Mertxe Arregui Logopeda-Pedagoga du izena Tolosan duela hamar urtetik daukadan kabinetea, 2006. urtean zabaldu zenetik ospe sendoa lortu duena, neronek ere zuzentzen dudan bost emakumek osatutako lantalde trebeari esker. Lehenago, 20 urtetan zehar lan egin nuen Osakidetzarekin kontzertaturiko zentrotan. Beraz, dagoeneko 30 urteko esperientzia dut arlo hauetan.
Ebaluatu, diagnostikatu eta tratatzen ditugu mintzamen, lengoaia, ahotsa eta irensketaren asaldurak, baita sindromeak eta garun-paralisia ere.
Haur eta nerabeek dituzten ikasteko zailtasunetan, ikaste-tekniketan eta zailtasun kognitiboetan laguntzen dugu.
TDHA-z aparte, Hirugarren Adinekoentzako logopedia eta ELA duten pertsonentzako errehabilitazioa ere lantzen dugu.
Leidor Antzokiaren atzean, RENFE-ren geltoki eta bere aparkalekutik minutu eskas batera.