Ebaluatu, diagnostikatu eta tratatzen ditugu mintzamen, lengoaia, ahotsa eta irensketaren asaldurak.
Fonemak ahoskatzeko asaldura funtzionala.
Mintzamen asaldura motor jatorria duena nerbio sistema zentral eta periferikoan izandako lesioarengatik.
Hitz-jarioan etendurak, errepikapenak, luzapenak edo blokeoak eragiten dutenak.
Ahoskatze asaldura jatorri organikoa duena (erbi-ezpaina, ahosabai-fisura)
Hitz-jarioaren asaldura, mintzamen azkarrak, desordenatuak eta hainbat hutsegitek bereizten dutena.
Ahotsaren asaldura bokal emisioan, tinbre, indar edo iraupenean eragiten duena.
udur-tinbrea eragiten duen asaldura.
Eboluzio garapen berandutiagoa adierazpenean eragiten duena batipat.
Lengoaiaren asaldura zeina gertatzen den lengoaiaren ardura duten garun-areatan lesioa dagoelako.
Lengoaiaren asaldura larria haur batengan harreman ezin duena zentzumen, buru edo lokomozioan deficita duelako.
Badaude hainbat pertsona inolako handicapik ez dutenak, baina asaldurak dituztenak hitzak deskodifikatu eta ezagutzeko eta, halaber, zehaztasun eta hitz-jarioan. Asaldura hori da dislexia, hain zuzen. Hiztegiaz jabetze, ulermen eta irakurtze abiaduran eragina izan lezake.
Ez daude bi dislexiko berdinak, kasu bakoitza diferentea da. Horregatik da funtsezkoa diagnostiko diferentziala egitea pertsona horrek duen zailtzasuna non datzan zehazteko.
Eragile-heldutasunaren asaldura da, letra osatzean eta marratzean azaltzen dena.
Zenbaki eta ikur matematikoetan integratzeko asaldura. Metodo eraberritzaile eta oso sortzaileak erabiltzen ditugu.
Asaldura neurologikoa eragina duena komunikazioan, lengoaiaren ulermenean, joko eta gainontzekoekiko harremanetan.
Etengabeko antsietate asaldura da, giza-harremanetan eragina duena. Haurrak ezezagunekin hitzez adierazi ezin du, nahiz eta zailtasunik gabe egin bere senitartekoekin dagoenean.
Mingaina gaizki kokatzea irensteko momentuan. Hortzetan asaldura bat eragin lezake mingainaren bultzatze oker batengatik, ortodontzia tratamenduan buka ledikeena.
Ohitura okerrak arnasa hartzerakoan. Zenbait pertsonek arrazoi desberdinenagatik ahotik hartzen dute arnasa, barrunbe orofaringeetan asaldurak sorrarazi lezaketenak.
Artikulazio honetako mekanika, mugikortasun edo posizioan arazoa, zeina lotuta egon daitekeen edo bararekin ekarri dezakeen zenbait patologia: orofaringeenak, irensketan, mastekatzean, hortz-maloklusioa, baita ahotsa, oreka eta arnasketaren asaldurak ere.
Elikagai isurkariak edo norberaren txistua irensterakoan arazo edo eragozpena izatea da disfagia. Eztultxoak, elikagaia kontrako eztarritik joatea, baita neumonia ere eragin lezake.
Cromosomak 21-ek sorrarazitako asaldura genetikoa atzerapen mentala eragiten duena.
Garapenaren asaldura larria da, lengoaiean eragina duena, komunikazioa, gizarte-abilezietan eta errepikapen-trazuekin zerikusi duten portaeratan.
Sindrome honek masailezur, mingaina eta arnasketan du eragina, baita lengoaian ere.
Garunean izandako lesio batek eragindako desgaitasuna da garun-paralisia. Pertsonaren mugikortasun eta jarrerari kalte egiten die, eguneroko jarduera mugatuz. Hainbat mailetako adimen eta zentzumenaren desgaitasunak ere sorrarazi ditzake.
Plangintza eta antolakuntza egokia irakastea, non ikusten eta entzuten jasotzen duten informazioa barneratzen, lantzen eta azaltzen laguntzen dien metodo bat erabiltzen duten, ikasteko tresnak eskaintzearen bitartez.
Eskolan ikasteko zailtasunak dituzten haur edo gaztetxoari aldeko mezuak emanaz lagundu, askotan eskola-porrotek kalteturiko autoestimatzea indartu eta hobetzeko asmoz.
Ikasteko plangintza eta antolakuntza irakatsi, ikasbide eraginkorrak garatuz, atentzioa, malgutasuna, kontzentrazioa, memoria eta inferentzia hobetzeko.
Zailtasun kognitiboak zituen haurrari horiek gainditzen lagundu zenbait ekintza garatzen. Honen bitartez antolakuntza, plangintza, gogoratzeko ahalmena eta lehentasunak ezartzeko gaitasuna nabarmenki hobetzen ditu.
TDAH-ez gain, Hirugarren Adinekoentzako Logopedia eta ELA duten pertsonentzako errehabilitazioa ere lantzen ditugu.
Etengabeko buru-ahalegina behar duten lanetan borondatezko arreta eta kontzentrazioari eusteko zailtasuna. Lanaren antolakuntza eta plangintza egiteko zailtazunaz nabarmentzen da, baita gauzak galtzeko eta eguneroko eginkizunak ahazteko joeran ere. Askotan, sufritzen dutenak zapuztuta sentitzen dira eskolan agindutako etxeko lanak osatu ezin dituztelako. Hiperaktibitatearekin batera gerta daiteke, baina ez beti.
Estimulazio kognitiboa:
Oroimen estimulazioa.
Organo aho-fonetikoen mantenimendua.
Ahalmen funtzionalak luzatzen laguntzen duen tratamendu errehabilitatzailea :
Dudak baldin badituzu edo ez badakizu noiz joan logopedara, jar zaitez gurekin harremanetan, pozik atendituko zaitugu.